Ez-ohiko egoeran bada ere, EHUk udako ikastaroak antolatu ditu aurten ere

Covid-19aren pandemiak ez-ohiko egoera eragin badu ere, EHUk udako ikastaroak antolatu ditu aurten ere. Pandemiaren ondorioz hainbat moldaketa egin behar izan dituzte, eta ikastaroak online zein presentzialki egingo dituzte. Koronabirusa izango da ikastaroen ardatza, eta alde “positiboa” ere atera diote egoera berriari; izan ere, Alkortak nabarmendu du online ikastaroetan atzerriko ikasleek ere izena eman dutela. Itziar Alkorta EHUko Udako Ikastaroen zuzendariarekin hitz egin dugu.