Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak abuztua baino lehen egin nahiko lituzke Iñigo Urkullu lehendakariak

Gaia lantzeko alderdi politikoen mahaiaren bilera deitu du Urkulluk apirilaren 30erako. Legebiiltzarreko diputazio iraunkorrean gaur adierazi duenez, abuztua baino lehen egin nahiko lituzke hauteskundeak. Horrez gain, Urkulluk nabarmendu du datorre krisialdiaren tamaina eta sakontasuna kontutan izanda, garrantzitsua izango dela parlamentua eta gobernua bete betean lanean egotea.