Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu turismoaren eta merkataritzaren sektorea laguntzeko

15 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak turismoa eta merkataritza laguntzeko. Sonia Pérez Ezquerra, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak aurkeztu du kontseiluan bertan onartutako "Covid19 Ezohiko Laguntzen Programa". Azaldu duenez, 7,5 milioi bana bideratuko dira bi arloetara.