Euskarazko hedabideen webguneek inoizko bisitari kopuru handiena izan dute

COVID-19ak eragina izan du sektore guztietan; baita kazetaritzan ere. Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak pandemiak euskal hedabideei nola eragin dien aztertu du. Horretarako, besteak beste, Hekimen elkarteko komunikabideek izan duten web-trafikoa behatu du: datuek erakusten dutenez, 1,4 milioi erabiltzailerengana iritsi dira, eta inoizko zifrarik altuena da hori.