Euskaltzaindiak bere "lana gizarteratzea" jarri du erronka gisa mendeurreneko balantzean

Ehun urte bete dituen honetan, Euskaltzaindiak mendeurreneko balantzea egin du gaur, Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan. Mendeurreneko ibilbidea aintzat hartuta, hiru ideia nagusi bildu dituzte euskararen adituek. Elkarlana beste eragile publiko, pribatu eta sozialekin, ekarpena euskararen biziberritze prozesuari, eta etorkizuna, atzera baino, aurrera begiratzen duena. Oro har, behin eta berriz errepikatu duten kontzeptua, eta Euskaltzaindiak errotuta duen bokazioa dena, gizarteratzea da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image