
Euskaltzaindiak Bilboko urrezko domina jaso du bere mendeurrenean
100 urte betetzen ditu aurten Euskaltzaindiak eta mende honetan euskararen alde egindako apustua saritu nahian, Bilboko Udalak eman dezakeen bereizgarririk handiena eman dio erakundeari. Andres Urrutia Euskaltzain-buruak jaso du domina osoko bilkuran eta gogoan izan ditu 100 urteetan erakundea posible egin duten langile guztiak.