Skip to main content

Euskal irakurle taldeen II. biltzarra ospatu da asteburuan Iruñean

Gurean Gaur

Euskal Irakurle taldeen II. Biltzarra Iruñean burutu zen larunbatean. Literatur kritikak egiteko Katixa Dolharek gakoak azaldu ditu Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’ eredu hartuta. Aurtengo edizioko kartela diseinatu du Asisko Urnenetak. Ez hori bakarrik, biltzarraren bilakaera marraztu du batia ere, bertatik bertara.