
Euskal Selekzioak Barakaldo Hiria txapelketa irabazi du finalean Espainia gaindituta
Euskaldunek partida hasieratik bukaerara dominatu zuten eta markagailuan 16 puntuko errenta (62-46) eskuratu zuten. Cristina Molinuevo, Gracia Alonso, Itziar Ariztimuño eta Naiara Diez izan ziren jokalaririk aipagarrienak. Euskal Selekzioak Barakaldo Hiria txapelketa irabazten duen aurreneko aldia da.