Euskal Herriko mugimendu feministak antolatzeko beharra nabarmendu du

Aldarri feministak kaleak hartu ditu beste behin martxoaren 8an. Arrakastatsuak izan dira hiriburu, herri eta auzoetan egin diren mobilizazioak. NAIZ Irratiak herrialdez herrialde antolaketa lanetan aritu diren mugimendu feministako kideak elkarrizketatu ditu. Erronka berdintsua azpimarratu gura izan dute guztiek: martxoaren 8ko egunean mobilizazioetan parte hartu duten emakumeak antolatzea eta saretzea.