Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako indar subiranistek monarkia gaitzetsi dute

Espainiako kongresuko indar subiranistek “Ez dugu erregerik. Demokrazia, askatasuna, errepublikak” goiburu duen adierazpena izenpetu dute. EH Bilduk, ERC, Junts Per Cat, CUP eta BNG alderdiek Espainiako hamalaugarren legealdiaren irekiera ekitaldia baliatu dute adierazteko ez Monarkiak, ezta horren buru den Felipe seigarrenak, ez dituztela Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako gizarteak ordezkatzen.