Euskadi-Murias taldeak 2019rako aurkezpena egin du

Euskadi-Murias txirrindularitza taldeak 2019rako aurkezpena egin du. Errenteriako Niessen zentroan egindako ekitaldian, aurtengo txirrindulariak aurkeztu dituzte, bai gizonezkoen kategorian, bai emakumezkoen kategorian. Nesken taldeak Murias-Limousin izena hartuko du, eta 20 gizonezko eta 6 emakume aurkeztu dituzte. Mikel Bizkarra eta Beñat Intxaustik aurtengo erreferentziak beharko lukete izan. Euskadi-Muriasek bost urte beteko ditu, eta horietatik bi lehenengo mailan izan da. Oscar Rodriguezek Espainiako Itzuliko La Camperonan lortutako garaipena izan zen egindako lanaren erakusle. Aurten World Tourreko itzuli potoloetan korritzeko gonbitea jaso dute, hala nola: Belgikako Flecha-Valona, Kataluniako Volta, Turkiako itzulia, Omaneko itzulia eta, noski, Euskal Herrriko itzulia.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image