Europako Batzordearen Next Generation EU berreskuratze-planak "baldintzak" izango ditu

Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko 750.000 milioi euroko plana egin du Bruselak, eta Europako Batasuneko estatu kideek zenbait baldintza bete beharko dituzte dirua eskuratzeko. Hain zuzen, Estatatu bakoitzak "inbertsio-proposamen zehatzak" biltzen dituen "plan nazional" bat aurkeztu beharko du. Batzordeak onar ditzan "lehentasuna" eman beharko diote ekonomia "berdeago" eta "digitalago" baterako trantsizioari. Batzordeak adierazi du ez dutela "zerikusirik" 2008ko finantza-krisiaren doikuntzekin.