Europako Batzordeak Zaldibarko luizia ikertuko du, "kasuaren larritasuna ikusita"

Pasa den otsailaren 6an Zaldibarko Verter Recycling zabortegian gertatutakoa ikertuko du Europar Batzordeak; Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak azpian utzita, milaka tona hondakin zergatik amildu ziren jakitea helburu. Izan ere, "Zaldibarko zabortegian gertatutako istripu tragikoa dela eta" kezkatuta agertu da Europako Ingurumen komisarioa.