
Etxebizitzak krisiaren aurrean, begirada bat neurriei
Turismoa suspertzeko urteak beharko dituen ekonomia baten aurrean, eraikuntzaren sektorea oraindik martxan dagoen motor handia da. Era berean, alokairu merkeko etxebizitzen premia nabarmen areagotu du bizi dugun krisialdiak. Higiezinei helduta, badirudi sektorearen proposamena ondokoa dela: eraikuntza aktibatzea eta alokairuko etxebizitza-eredu eskuragarriagoa zabaltzea laguntza publikoekin. Nola jokatu logika honen aurrean? Hortaz aritu da Karlos Renedo Arkitektoa. Pilota, administrazioen teilatu gainean dela dirudi, Renedok arazo pribatua publiko egitearen garrantzia azpimarratu du eta horretan, Etxebizitza Sindikatuen papera nabarmentzen du.