Etxebarrieta Memoria Elkarteak egitarau zabala prestatu du “Begirada bat askatasunera” jardunaldien barruan

Bilboko Alde Zaharreko Etxebarrieta Memoria Elkarteak egitarau zabala prestatu du “Begirada bat askatasunera” jardunaldien barruan. Emakumeak, langileak, euskara eta oroimena elkarlotu dituzte. Honen barruan dago Oiane Valeroren liburuaren aurkezpena. "Euskal andre langileak: Aitzinako erregimenetik kapitalismora" liburuaren nondik norakoak azaldu dizkigu, proiektuaren alrdatzak. Uztailera arteko kurtso honetan auzoa ere integratu nahi uzan dute eta horretarako bisita gidatuak antolatu, iraganeko zein egungo espazio fisikoak baliatuz. Kokalekua zeresan eta edukiz betetzea bilatzen dute. Gainera, belaunaldi berriekin, pedagogia eta zubigintza ariketa gauzatzen ari dira memoriaren inguruan, gaur egungo egoerak ulertu ahal izateko.