
Etxea izan da aurtengo Herri Urratseko topalekua
Senperen egiten den Ipar Euskal Herriko Ikastolen jaia, modu desberdinean ospatu dute koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta. Seaskak eta Kanaldudek bat egin dute igandean, saio berezia zuzenean emanez herri telebista honen webgunetik, jaia etxetik ospatzeko xedez. Aurtengo leloa, Gaki Ge Senpereko herritarrek erabiltzen dute “bagoaz” esateko. Hala du izena baita saioan aurkeztu den aurtengo bideoklipak. Bestak beste, zuzenekoan, musika eta bertsoak izan dira eta topa ere egin dute herritarrek, urteroko giroa imitatzeko asmoz. Antolatzaileek adierazi dutenez, ez dute etsiko eta pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an ospatuko dute Herri Urrats Senpereko lakuan.