Estatuek arazo larriak dituzte maskarak eta arnasgailuak lortzeko, baliabide eta aurreikuspen falta agerian utziz

Koronabirusaren osasun krisiari, beste krisi bat gehitu zaio, gizakiak berak sortu duena, eta herritarrek pairatzen dutena: osasun baliabideen krisia. Azken asteotan maskarak eta arnasgailuak lortzeko lasterketa bihurtu da mendebaldea. Estatuek ezin izan dute haien gaixoek eskatzen zuten maskara kopurura heldu, baliabide eta aurreikuspen falta agerian utziz. Gauzak horrela, beste herrialdeetara jo behar izan dute baliabideak lortzeko. Eskaintza urria denez, estatuen arteko lehia irekia sortu da, baita aliatuak direla esaten dutenen artean ere.