Estatu espainiarreko espetxe politika salatu du EH Bilduk

EH Bilduk preso politikorik gabeko etorkizun bat aldarrikatu du. Gaur goizean, Juan Mari Olano eta Txusa Etxeandia kongresurako hautagaiek, Martuteneko kartzelara eraman dute hauteskunde kanpaina gobernu espainiarraren espetxe politika salatzeko. Espetxe politika hori “irregulartasun politiko, sozial eta juridiko”-tzat jo dute, eta horren eragina bereziki Euskal Herrian, Katalunian eta Galizian dauden preso politikoen familiek pairatu dutela salatu dute. ETAren ekintza armatuak amaitu zirela zortzi urte pasa ondoren, espainiar gobernuak eta alderdi politikoek mendekuan oinarritzen den politika bat mantentzen dutela adierazi du Olanok. EH Bilduk egoera honen aurrean indarrak batu behar direla planteatzen du. Horregatik, ezkerreko independentisten alianza sortuta, Madrileko korteetan presoak etxera ekartzeko lanean eraginkortasunez jardutea dute helburu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image