Espetxe sistemari buruzko hausnarketa bultzatu nahi du ‘Penitencia’ dokumentalak

Hamaika urteko lanaren emaitza da ‘Penitencia’ izeneko dokumentala. Espetxe sistemaren inguruko hausnarketarako bultzada izan nahi du, egungo sisteman dituen gabeziak eta arazoak argitara emanez. Pili Mugica psikologo soziala da dokumentalaren zuzendaria eta 60 pertsona baina gehiagoren testigantzak bildu dituzte.