Espainiako Estatuaren indarkeriaren biktimak gogoratu dituzte Azpeitian

Larunbat honetan Azpeitian duela 35 urte Espainiako poliziak Pasaian tiroz hildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideak oroitu dituzte; Dionisio Aizpurua, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Maria Isidro Izura. Aurten, ordea “estatu indarkeriak” hildako Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako bost langileak, German Rodriguez, Jose Miguel Etxeberria Naparra, Joxe Arregi, Ramon Oñederra eta Josu Muguruza ere gogoratu dituzte. Ane Muguruza Josu Muguruzaren alabak “egia osoa eta justizia” aldarrikatu ditu. Bestalde, Pello Aizpuru Dioni Aizpuruaren anaiak Pasaiako sarraskiko biktimen senideek urteotan jaso duten laguntza eskertu du. Gogoratu du oraindik ez dutela aitortza ofizialik jaso eta eskatu du “injustizia hori guztia Euskal Herriko historian idatzita” gera dadila.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image