Espainiak bere mugen kontrola berrezarri du koronabirusaren hedapena geldiarazteko

Osasun ministerioak osasun instalazio pribatuak autonomia erkidegoen agindupean jarri ditu. Pandemiari aurre egiteko alarma egoera aktibatu ostean, Espainiako Gobernuak osasun, garraio eta Estatuko segurtasun indarren eta indar armatuen hedapen neurrien berri eman du.