Skip to main content

Eskubide Sozialen Kartak topaketak antolatu ditu U30eko greba ardatz

Gurean Gaur

Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek topaketak antolatu dituzte gaur, Barakadoko BEC-en. Urtarrilaren 30eko Greba Orokorra ardatz, aldaketa sozialerako aukera berriak jorratu dituzte. Urtarrileko Greba Orokorra ipar, “lan, pentsio, bizitza” duina leloan sakondu, eta antolakuntzara deitu dute lan zentruetan, herri eta auzoetan. Karta, batasun behar batekin sortu zen, eragile eta sindikatuak, eskubide sozialen esparruan behintzat, batera aurre egiteko. Hizlariek, emandako aurrerapausoak azpimarratu dituzte, adibidez talde feministek eta bereziki emakume gazteek egindako borroka, ekologistena, ekonomia sozialean egindakoa, borroka sindikala eta, nola ez, greba orokorraren zutabeetako bat den pentsiodunen mugimenduarena.