Skip to main content

Ertzaintzak 371 foam-ezko bala jaurti zituen Vox-en ekitaldia defendatzeko egin zuen kargan

Gurean Gaur

Joan den apirilean Vox alderdi politikoak hauteskunde ekitaldia egin zuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurkako protestetan jende andana bildu zen. Manifestarien protesten aurka Ertzaintzak kargatu egin zuen, neska bati masailezurra hautsiz bi aldetatik. Ospitaleratu egin zuten eta momentuan ebakuntza egin zioten. Zauritutako neskak adierazi zuen, balak jo aurretik agente bat ikusi zuela berari burura apuntatzen. Honen aurrean, Estefanía Beltrán de Heredia, Eusko Jaurlaritzako segurtasun-sailburuak nabarmendu zuen zuen, Ertzaintzak beharrezkoak ziren materialak erabili zituela egoera normaltasunera ekartzeko. Gaineratu zuen, foam-ezko bala hauek lesio gutxien egiten dituztenak direla.