Image

Ertzainak Bilboko San Frantzisko kalean izandako jarrera gogor salatu dute hainbat kolektibok

Ertzaintzak atzo gazte bat eta bere ama eraman zituen atxilotuta, Bilboko San Frantzisko kalean. Covid-19ak eragindako berrogeialdian Ertzaintzak eta Gorputz Polizialek burututako kontrolak eta erregistroak areagotu dira. Pasa den asteko datuen arabera, Espainiako estatuan 1.000 atxilotu inguru egongo daude. Bizkaiko SOS arrazakeriak, LAB sindikatuak , Ongi Etorri Errefuxiatuak, beste kolektibo antirrazista-feministekin batera, San Frantzisko kaleko erasoak salatzeko idatzi bat zabaldu dute. Bertan, auzokide eta lekukoen arabera, ertzainek arrazializatutako gazte bat gelditu eta poltsan zeramana erakusteko eskatu zion. Gazteak “zoro” eta urduri zegoela komunikatu zien poliziei. Agenteek pilula batzuk topatu zituzten, eta gaztea erregistratu eta oldartu zuten. Orduan, gaztearen ama agertuko zen, bere semea gaixo zegoela azalduz, eta hori baieztatzen zuten paperak erakutsi ahal dituztela adierazi zuen. Poliziek emakumea lurrera bota eta atxilotuta eraman zuten.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image