Errusiak ez ziola Donald Trumpi kargura iristen lagundu dio Robert Muellerrek

Errusiak ez zion Donald Trumpi presidente kargura iristen lagundu. Hala dio behintzat Robert Mueller fiskal bereziak egindako txostenak. Honen arabera, ez Trumpek berak, ezta bere inguruko kolaboratzaile taldeak ere, ez zuten Errusiako estatuarekin hauteskunde estatubatuarretan eragiteko inolako itunik egin. Dena den, Muellerren txostenak frogatutzat jotzen du Errusiak Estatu Batuetako hauteskundeetan esku hartzeko saiakera egin zuela, Trumpek zuzenean bertan parte hartu zuela frogarik izan ez duen arren.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image