Erresuma Batuko komunen ganberak Brexiterako akordioaren legea onartu du

Boris Jonshon Lehen Ministroaren alderdiak bere gehiengoa baliatu du bozkaketa irabazteko eta, erreferendumetik hiru urte eta erdi pasa direnean, azken txanpan sartu da herrialdea Europar Batasunetik ateratzeko prozesua. Urtarrilaren 31an dago aurreikusita banaketa.