
Errepublika digitalaren kontrako lege-dekretua onartu du Kongresuko Diputazio Iraunkorrak
PSOE, PP, Ciudadanos eta Coalicion Canariako diputatuek aldeko botoa eman dute. ERC, JxCAT, EAJ, EH Bildu eta Compromis, berriz, aurka azaldu dira. Voxeko kideek ere kontrako botoa eman dute. Podemosek, nahiz eta dekretuaren aurka egon, abstentzioaren alde egin du.