
Erika Otxoa: "Exoeskeletoak mugimenduan laguntzen du, baina baita autoestimuan ere"
Gaixotasun neurologikoa da esklerosi anizkoitza. Kronikoa, degeneratiboa eta sendagaitza. Garunari eta bizkar muinari eragiten dio eta ondoriorik ohikoenetako bat da ibiltzeko gaitasuna galtzea. Adembi, Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteak, terapia osagarri gisa, exoeskeleto bat erabiltzen du pazienteen errehabilitaziorako. Erika Otxoa fisioterapeutarekin egon gara.