Eraikin bat hustu eta trenbide sarea moztu dute Laudion, pasabide bat erortzeko arriskuagatik

Gaur gauean, prebentzio gisa, zubiaren aldamenean zegoen Zubiko kaleko 2. zenbakia uztea erabaki dute, eta bertan zeuden 34 familiak Zubiko Jauregira eraman dituzte. Horrez gain, tren zerbitzua moztuta egon da lanak iraun duten bitartean. Dagoeneko, auzokideak beraien etxeetara itzuli dira eta gaur gauean zubia kentzeko lanekin jarraituko dute. Biharko zubia kenduta egotea espero da.