Epailearen kontrolpean aske utzi du Parisek Josu Urrutikoetxea

Pariseko Apelazio Gorteko instrukzio aretoak Josu Urrutikoetxea euskal presoa epailearen kontrolpean aske uztea erabaki du, eta kartzelatik kanpo itxaron ahal izango du, egiteke dauden prozesuak egin arte. Gainera, 2006ko Barajasko atentatuaren harira, "Gizateriaren aurkako krimenengatik" egindako entrega errefusatu du aretoak.