Emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako eguna da

Emakumeen kanpoko genitalen erauzketa da, eta klitoriaren ablazioa, aluaren ezpainen ablazioa eta klitoriaren puntzioa praktikatzen dituzte, besteak beste. Gutxienez bizirik dauden 200 milioi emakumek jasan dute praktika hau. Emakumeen eta neskatoen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute adituek, eta ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak sorrarazten dituela. Praktika ohikoa den herrialdeetan (Egipton edo Sudanen, adibidez) bikoiztu egin da aurka dagoen jendearen kopurua. Hala ere, lau emakumetik bati profesional batek egin dio mutilazioa, eta profesionalizatze horrek geldotu egin du mutilazioaren abolizioaren borroka.