
Elkarrizketarekin, denborarekin eta jarrera irekiarekin landuko da Herenegun programa
Eusko Jaurlaritzak bihartik aurrera ekingo dio elkarrizketa prozesu bati. Bertan, herenegun hezkuntza-materialari ekarpenak egin diozkioten erakundeekin eta pertsonekin batuko da "ahalik eta iradokizun gehien batzeko". Ikasleek gaia lantzea garrantzitsua dela adierazi dute Bilbon egin den prentsaurrekoan.