Ehunka lagunek bat egin dute Iruñean asteburuan presoen etxeratzea eskatuz

‘Izan Bidea’ dinamikaren baitan manifestazioa egin zuen Sarek Sarasate pasealekutik espetxeraino. Segurtasun tarteak zainduz eta bi zutabetan “COVID19a dela eta presoen egoera kaskartu” egin dela salatu zuten.