Egungo feminismoaren egoera izango du ardatz Zinemakumeak Gara!-ren 24. edizioak

Mugimendu feminista ardatz, eta pasa den urteko martxoaren 8ko eguna gogan, Zinemakumeak Gara! zinema jaialdiak bere 24. edizioa ospatuko du. “Aldaketaren Zurrumurrua” izenburupean, urriaren 14 eta 21a bitartean emakumeek zuzendutako 7 film luze eta 9 film labur proiektatuko dira, feminismoaren egoeraz hausnartuko duten konferentzia eta mahai borobilekin batera.