
Egunean Behin aplikazioak laugarren denboraldia jarriko du martxan astelehenean
Egunean Behin aplikazioak bere laugarren denboraldia abiatuko astelehenetik aurrera. Berez, maiatzaren lehenengo edo bigarren astean ekingo zioten denboraldi berriari, baina Etxealdetik Euskaraldira ekimenarekin bat eginda, estreinaldia aurreratzea erabaki du CodeSyntax enpresak.