EJk bertan behera utzi ditu eskola jangelen kudeaketa arautzeko urtarrilean iragarritako neurriak

Eskola jangelen kudeaketa arautzeko urtarrilean iragarritako neurriak bertan behera utzi ditu EJk. LAB sindikatuak pausu hori ospatu du baina iragartzeko modua kritikatu du. Prentsa-ohar bidez eman zuen Hezkuntza sailak erabakiaren berri eta errespetu faltatzat jo du hori sindikatuak. Hitz egiteko momentua dela adierazi du LABek, baina aldi berean, apirilaren bigarren astean deitutako greba deialdiak mantenduko dituztela iragarri dute, albisteak ez baitu ziurtatzen sektorean dituzten aldarrikapenak beteko direnik.