EHUren aurtengo udako ikastaroek gizarte erronkei irtenbideak bilatzen saiatzeko topagune izan nahi dute

38.edizioa da aurtengoa eta ingurumena babesteko Iraunkortasunerako Foroa sortuko du unibertsitateak BBVA fundazioarekin batera. Honen ardatz nagusiak klima aldaketa, aniztasunaren babesa eta bioetika izango dira. Miramarren, Donostian izango da foroa. Gai honen baitan arituko dira udako ikastaroen edukiak, baina eztabaidagai eta ikergai izango dira esaterako, Historia, Euskal Kultura edo Delinkuentzia mota berriak. Uda Ikastaroen zuzendari akademiko berria den Itziar Alkortak hartu du Carmen Agou├ęsen testigua. Udako ikastaroan parte hartzeko matrikula gaur ireki da eta maiatzaren 31 bitarte murriztua izango da.