
EH Bilduk 'etorkizuneko Iruñea eraikitzeko' 130 neurriko programa aurkeztu du
EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako programa aurkeztu du Iruñean. Sei ardatz nagusitan banatzen dira abertzaleen koalizioak gobernua errepikatzeko proposatutako 130 neurriak eta etorkizun jasangarri, parekide eta iraunkorra oinarritzeko helburua dute.