EH Bilduk “abstentzio kritikora” joko du osteguneko Kongresuko bilkuran

Alderdia bat dator alarma egoera bi aste luzatzeko erabakiarekin. Hala ere, Mertxe Aizpurua bozeramaileak nabarmendu du, ez dutela ulertzen behar beharrezkoak ez diren jarduerak martxan jartzea, baldin eta langileen segurtasunerako bermerik ez badago. Adierazi du egoera pixkanaka onera egiten ari den momentuan, ziurtasun osoz hartu behar direla erabakiak abiapuntura ez bueltatzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image