EFFk Tofoni bitartekariari egotzi dio Euskal Selekzioaren eta Argentinaren arteko partida bertan behera gelditzea

Juan Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak, Tofoniri, World Eleven erakundeko presidenteari egotzi dio lagunartekoa bertan behera uzteko errua. Hala ere, federakundean filtrazioak eduki dituztela onartu du. Izan ere, Argentinako bitartekariak, horregatik apurtu du sinatuta zeukan hitzarmena alde bateko erabakiarekin. Elustondok akzio legalak hartzeko aukerak daudela azaldu da, baina, Euskal Federakundea FIFAtik kanpo dagoenez, salaketa irabazteko aukera gutxi dituela adierazi du. Kontratua apurtu zenean jarri ziren kontaktuan Argentinako AFArekin, bana ezin izan dute arazoa konpondu. Hala ere, harremanetan daude oraindik, etorkizunean beste aukera bat egon daitekeen aztertzeko.