EAJk "herritarren ongizatea" defendatuko duela adierazi du

EAJk Kongresuko eta Senatuko legegintzaldiaren balantzea egin du Donostian. Joseba Agirretxeak nabarmendu du bi helburu nagusi dituztela. Alde batetik, orain arte lortutakoa mantentzea (autogobernua, erakundeak). Bestetik, dagokigunaren aldarrikapena herri bezala ditugun beharrak eskatzea eta erakundeen aldetik hartutako erabakiak hartzea.