
EAJ eta PDeCAT nor bere aldetik aurkeztuko dira Europako Parlamentuko hauteskundeetara
EAJk ohar bidez jakinarazi duenez, "lankidetzarako jarrera" izango dute behin bozak pasatu ondoren, helbur ubatekin: "Euskadiren eta Kataluniaren defentsa egitea Europako Parlamentuan, eta ahots eta ordezkaritza justua aldarriaktzea etorkizuneko Europan". Horretarako, datozen egunetan "hauteskunde ondorengo lankidetza instituzionalerako akordioa" sinatuko dute bi alderdiek, EAJk zehaztu duenez.