
EAJ eta Geroa Bai CEUS koalizioan aurkeztuko dira Europako bozetara
Europa solidarioaren aldeko koalizioa osatu dute EAJ-k, Geroa Bai-k eta Espainiar estatuko lau alderdik. Euskal indarrekin batera, Compromiso por Galiza, Proposta per les Illes Balears, Democrats Valencians eta Coalición Canariako kideek osatzen dute Izaskun Bilbao jeltzalea buru duen zerrenda. Europako errealitate anitza ordezkatzeko asmoa du koalizioak eta nazio guztien aintzatespena aldarrikatuko dute.