EAEko hauteskundeen data ezartzeko erabakian "interes elektorala" izatea leporatu dio oposizioak Urkulluri

Iñigo Urkullu lehendakaria eusko legebiltzarrean ordezkapena duten alderdiekin bildu da gaur, hauteskunde autonomikoak uztailerako deitzen dituen edo ez erabakitzeko. Behin alderdi guztien iritzia entzunda, lehendakariak hurrengo egunetan hartuko du erabakia.