Donostian hotel bat eta eraikin bat hustu dituzte metroaren lanetako istripu baten ondorioz

Donostian, Londres hotela eta inguruko beste eraikin bat hustu dituzte gaur eguerdian, sotoan luizi bat gertatu ondoren. Bi eraikin hauen alboan Donostiako metroaren lanak egiten ari dira.