Donostiako Emakumeen etxearen erabilera %45 hazi da azken urtean

Donostiako Emakume etxearen aurreko urteko balorazioa 2017/2018 ikasturteko memoria aurkeztu dute. Jasotako datuen arabera Okendo kaleko Emakumeen etxeak 34.601 bisita izan zituen, eguneko 140 bisita. Iaz baino %45 gehiago. Bazkide kopuruak gora egin du, 843tik 1.023ra. Bestalde ahalduntze taldeen artean hiru nabarmendu dituzte; desgaitasuna duten emakumeena, musika eta ahalduntzearena eta hitzezko ahalduntze lantegia. Bestalde, bazkide berrien gehitzeak ekintza gehiago egiteko eskaeran ere eragina izan du, hori horrela, espazio handiago bat eskatu dute.