Derrigorrezkoa da Hego Euskal Herriko leku publikoetan maskarak erabiltzea

Gaurtik aurrera derrigorrezkoa da Hego Euskal Herriko leku publikoetan maskarak erabiltzea, 2 metroko segurtasun distantzia bete ezin denean. Ipar Euskal herrian, ordea, derrigorrezko erabilera garraio publikora mugatzen da, nahiz eta Frantziako gobernuak espazio publikoetan erabiltzeko gomendioa eman duen.