Denboraldiaren itzuleran, Europarako txartela eskuratzea eta maila mantentzea izango da euskal taldeen helburua

Hiru hilabetez geldirik egon ostean gaur abiatuko da berriro lehen mailako futbola. Athletic eta Real Sociedad taldeek Europan jokatu nahi dute datorren denboraldia. Alaves, Osasuna eta Eibar taldeek, berriz, maila mantentzea izango dute helburu.