Deabru Beltzak taldeak Symfeuny ikuskizuna aurkeztuko du Bilbon

Ikusleekin topaketa eta elkarrekintza sustatzen duen kale ikuskizuna egingo dute uztailaren 5 eta 6an. Perkusionistak ikusleengana hurbiltzen dira, esan dutenez, kalea eta ikusleak eraldatzeko helburuarekin. Orain arte egin duten espektakulurik handiena izango da. Lehenengo zatia ibiltaria da, pirotekniako efektu batekin hasiko dena. Gero, agertokian, sei musikari eta piroteknikarik sorkuntza berri honi emango diote bizia. Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdiaren barnean kokatzen da aurtengo ikuskizuna. Symfeuny emanaldiak argiak, musika eta piroteknia nahastuko ditu.