Darpon eta Mugika inputatzea eskatu du LAB sindikatuak, "legez kanpoko" elkarte bat eratzeagatik

LAB sindikatuak Jon Darpon Osasun sailburu ohia, Maria Jesus Mugica eta EAEko Osasun Zerbitzuko beste hiru goi kargudun inputatzea eskatu du legez kanpoko elkarte bateko kide izateagatik, 2016-2017ko Lan Eskaintza Publikoan azterketak filtratzeagatik irekitako ikerketaren harira.